txokoberdea@mlarramendi.com

2012/12/22

3. MAILAKOAK AQUARIUMEAN

Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Donostiako Aquariumean egon ziren abenduaren 18an. Kantauri itsasoko arrain mota ezberdinak ezagutu zituzten eta ur beroko beste hainbeste. Primeran pasatzeaz gain pila bat ikasi zuten.
Hona hemen argazki batzuk:


                                                                                         ARGAZKI GEHIAGO

GOSARI OSASUNGARRIA

Esan bezala abenduaren 4ean LMH 5.mailako ikasleek Bihotz Bizi- Corazón Vivo Elkartearen laguntzarekin gosari osasungarri bat nola egin ikasi zuten.

Ikalseek hitzaldi txiki bat entzun eta gero gelan bertan gosaldu zuten: esnea, kakaoa, ogia, oliba olioa eta sagarra.

Espero dugu ikasitako guztia egunero praktikan jartzea!

Hona hemen ekintzaren argazkiak:


                                                                                      ARGAZKI GEHIAGO

2012/12/09

BALE BAT DONOSTIAN


Aurreko larunbatean Donostiako kostaldean begiztatutako balea hilik agertu zen ostegun honetan Kontxako hondartzan.
Animalia bale arrunten familiakoa zen eta 16,6 metro eta 8- 10 tona pixatzen zituen.  Hori dela eta  animaliak gaixotasunen bat zeukala eta horregatik zegoela hain argala uste dute adituek. Izan ere, horrelako baleek 20 tona baino gehiago pixatzen dute normalean. Donostiako Aquariumak  azaldu zuenez, bale arrunta edo hegaldun balea, planeta osoko bigarren balerik handiena da, 27 metroko luzeera izan dezakeena.
Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean dagoen zetazeoak zenbait zauri zituen, haitzen kontra egindakoak
Gertakariak ikusmin handia eragin zuen eta argazkiak ateratzeko asmoarekin, hainbat ikusnahi eta turista izan ziren Kontxako hondartzara gerturatu zirenak.
Gu ere gerturatu ginen balea ikustera eta hona heman ateratako argazkiak:

                                                          ARGAZKI GEHIAGO

Eta bideo bat: 



2012/12/05

GOSARI OSASUNGARRIA

     Eguneko lehen otorduaren garrantziaz aspaldian hasi ziren ohartarazten elikaduraz eta osasunaz arduratzen diren elkarteak. Ohitura onak hartzea da kontua, baina egungo bizimoduaren abiadurak ez du horretan laguntzen.
     Horregatik, Bihotz Bizi- Corazón Vivo erakundeak Euskal Herriko Okindegien Federazioarekin batera 10- 12 urte bitarteko eskola-umeen artean elikadura bihotz- osasungarria sustatzeko asmoz pentsatutako jarduera batean parte hartu dute gaur gure ikastetxeko 5. mailako ikasleek, Gosari osasungarriaren jarduera hain zuzen ere. Izan ere, gaur egun gaixotasun kardibaskularrak dira lehenengo heriotza arrazoia gure gizartean eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa.
     Laster jarriko ditugu ekintza honen argazkiak!


2012/11/22

4 URTEKOAK AIETEKO PARKEAN

Haur Hezkuntzako 4 urtekoak AIETEKO PARKEAN  egon ginen UDAZKENAZ gozatzen. Udazkeneko hostoak, fruituak... jaso genituen eta primeran pasa genuen hostoak zapaldu eta lagunei botatzen.
Oso motza egin zitzaigun goiza baina beste egun batean itzuliko garela erabaki dugu!

Hona hemen argazki batzuk:



                                                 ARGAZKI GEHIAGO KLIK
                                                                                 
                                                                                     

                             

2012/11/12

HEALTHY AND JUNK FOOD

 
     ELIKADURA OSASUNTSU eta EZ OSASUNTSUAREN inguruko lan eta hormairudi ezberdinak egin dituzte DBHko ikasleek ingelesez.  Oso proiektu interesgarria izan da eta ingelesa praktikatzeaz gain pila bat ikasi dute gai honen ingurua.

     ZORIONAK  eta SEGI HORRELA!



2012/11/05

ELIKADURA MUNDUAN

Peter Menzelek munduan zehar egindako argazkizkiekin egindako bideoa da ondorengo hau. Argazki bakoitzean familia bat agertzen da, astebetean jango dutena eta  kostatuko zaiena azalduz. Izugarria da ezberdintasuna!!! 

Zer pentsatu ematen du bideoak, ezta?


2012/10/22

PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA SOLIDARIOA


Ikastetxeko PASTORAL TALDEAk  plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina abian jarri dute. Kanpainaren helburua  gaixotasun ezezagunak dituzten haurrei laguntzea da. Ikasle, irakasle, guraso... guztioi tapoiak biltzeko eta ikastetxera eramateko eskatu digute. Bildutako plastiko gogorreko tapoi guztiak, hauen bilketan parte hartzen duten elkarte batera eramango dira.

ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU! ANIMATU ETA EKARRI TAPOIAK!!!


"ERLEAK EZAGUTZEN"

    Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak urriaren 15ean Pagoetako parke naturalera joan ziren "Erleak ezagutzen" programa burutzera.

    Bertan, erleen anatomia, bizi zikloa eta bizimodua aztertu zituzten. Bestetik,
erle produktu desberdinak (propoleoa, eztia...), hauen erabilerak eta onurak ezagutu zituzten eta gainera, kandelak egiteko aukera ere izan zuten. Erleen zuzeneko behaketa ere egin zuten erlauntza irekiarekin, erleak bere abitatean ikusteko aukera itzela izan zutelarik. Eta nola ez, erleek 
naturan duten garrantziaz jabetu ziren, errespetuzko jarrerak sustatuz.

    Erleen inguruko gauza pila ikasteaz gain oso ondo pasa zuten, nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izan.

    Hona hemen argazki batzuk: 




OMIC: BEHIBI´S ANTZERKI TALDEA LMHn


        Urriaren 17an, LMH guztiko ikasle irakasleek, BEHIBI´sen  eta PATRICIA FRANCOren eskutik eta OMICek (Donostiako Udaleko Kontsumorako atala) antolatutako TXONTXONGILO lana ikusi zuten.
    Aurtengo antzezlan, gizarte konpetitibo, materialista, negoziogile… guztiaren inguruan hausnarketa kritikoan oinarriturik zegoen.
    BEHIBI`s antzerki taldeal egiten dituzten ikuskizunak ikuslegoa ondo pasarazteaz gain, gai desberdinen inguruan erreflexionatzera bideratzen du (kontsumoan, ingurugiroan, inmigrazioan etab.).

2012/10/01

ELIKADURA JASANGARRIA IZATEKO PAUSO EZBERDINAK:


- TOKIAN TOKIKO ELIKAGAIAK HAUTATU. Merkatuak globalizatu izanak asko ugaritu du elikagai-eskaintza, eta munduko hainbat bazterretatik ekarritako salgaiak aurki ditzakegu etxe ondoan, urteko edozein sasoitan, gainera. Elikagai, zapore eta testura berriak ezagutzeko aukera ematen du horrek, eta jakiak prestatzeko modu berriak saiatzera ere bultzatzen gaitu. Baina, nolabaiteko onura horien aldean, askoz handiagoak dira kalteak: izugarrizko energia pila xahutu behar izaten da garraioan (barkuak, kamioiak edo hegazkinak), eta jaki pila galantak hondatzen eta alferrik galtzen dira. Eta horrek guztiak arrastoa uzten du, berotegi-gasak ugaritu egiten dira eta. Beraz, gure saskia iraunkorra izan dadin nahi badugu, tokian tokiko elikagaiak erosteko joera hartu beharko dugu (frutak, barazkiak, lekaleak, arrainak, haragiak...), bizi garen inguruan lantzen edo sortzen direnak, kalitatez ere hobeak izaten dira eta (ez dute mantenugairik galtzen biltegian egon beharraren ondorioz, ez garraiatzen dituztenean ere). Joera hori gero eta hedatuagoa dago laborarien, abeltzainen, elikagai-banatzaileen eta kontsumitzaileen artean, eta horrela lortzen da, hain zuzen, espezie autoktonoak iraunaraztea eta tokiko ekonomia sustatzea.
- SASOIAN SASOIKOA ETA BEHAR DEN GARAIAN BILDUAK: Barazkiak eta frutak ongi umotuta daudela biltzea funtsezkoa da espezieen hazte-zikloa errespetatzeko eta natura bera zaintzeko, eta hori bezain garrantzitsua da, asteko menua prestatzerakoan, zer urte-sasoitan gauden aintzat hartu eta garaiari dagozkion elikagaiak hautatzea. Sasoiko elikagaiak freskoagoak dira, zapore gehiago dute eta luzaroago irauten dute. Arrainei dagokienez, legez ezarritako gutxieneko neurria dutenak harrapatu eta kontsumitu behar dira, horrela baino ez baita bermatuko arrantza-baliabideen iraunkortasuna. Gutxieneko neurri hauek jarri ditu FROM erakundeak arrain-espezieentzat (Arrantza-produktuen eta itsas kultiboen merkatua arautzeko eta antolatzeko funtsa da): legatzarentzat eta mihi-arrainarentzat, 20 cm; sardinarentzat eta barbarinarentzat, 11 cm; antxoarentzat, 9 cm... Komeni da kontsumitzaileak jakin dezan informazio hori, zeren arrandegian edo jatetxeetan arraintxoak eskatzen dituenean, edo beste arrain-espezie heldugabe batzuk, arrantza mota bidegabe hori sustatzen ari baita, eta espezie horien etorkizuna arriskuan jartzen.
- ELIKAGAIEI AHALIK ETA PROBETXU GEHIEN ATERA: Fruta azal eta guzti jatea (ongi garbitu ondoren, jakina) aukera integralagoa eta osatuagoa da, azalaren zuntza eta bitaminak ere geureganatzen baititugu era horretan. Arrain txikiak hezur eta guzti janez gero, berriz, hezurdurak duen kaltzioa hartzen da, eta berdurak egosteko erabili den urari ere probetxu ateratzen ahal zaio, beste plater batzuk egiteko erabiliz.
- JANARI- HONDARRAK BERRERABILI: Janaria berrerabiltzeko aukera ona da hori, eta, horren bidez, elikadura-baliabideak optimizatzea eta aurreztea lortzen da. Jan gabe geratu diren hondarrek, gutxi izanda ere, beste plater batzuk prestatzeko balio dezakete: zopak, flan gaziak, arrautza beteak, kaneloiak, kroketak, enpanadillak...
- LANDARE PROTEINA GEHIAGO JAN: Eguneroko menuan animalia-jatorriko proteina gutxiago jan behar genituzke, eta landare-jatorrikoak hartu, kalitatezkoak betiere. Hori lortzeko, laboreak, fruitu lehorrak eta lekaleak konbinatzea da gakoa. Lekale-eltzekariak, adibidez, arrozarekin eta berdurekin presta daitezke; plater merkea da, zaporetsua eta dieta orekatua egiteko ezin hobea. Dietan aldaketa hori egitea ingurumenaren mesedetan izango da, eta, gainera, aukera emango du munduko herritarren artean dauden elikadura-beharrak hobeki asetzeko.

ELIKADURA JASANGARRIA

Aurtengo kurtsoan landuko dugun gai potoloa  ELIKADURA JASANGARRIA da, ingurugiroarekin harreman zuzena duten beste gaietaz aparte, noski!
Hona hemen bideotxo bat gai honen inguruan hausnartzeko:


2012/09/10

Eskola Agenda 21en argazki-erakusketa

      Iaz Agenda 21ek antolatutako argazki lehiaketan parte hartu genuen. Hauetako argazki batzuk Ikusgai izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeanurriaren 5 arte.
     Animatu eta joan ikustera!
Eskola Agenda 21en argazki-erakusketa
INFORMAZIOA GEHIAGO:    http://www.cristinaenea.org

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!


   Udako oporrak atzean utzita, ikasturte berria hasi dugu dagoeneko eta ongi etorria eman nahi dizuegu guztioi LARRAMENDIKO TXOKO BERDETIK.
   Laister jarriko ditugu aurten egingo ditugun irteera eta ekintza berde guztiak. 
   Animo ikasturte berriarekin eta ez ahaztu gure egin beharra dela GURE INGURUMENA ZAINTZEA!!!

2012/06/19

3 URTEKOAK CRISTINA ENEAN

Joan den OSTIRALEAN, ekainaren 15ean, Haur Hezkuntzako 3 URTEKO  ikasleak CRISTINA ENEARA joan ziren txangoan. Bertan, MARRUBITXO  eta ZABORRONTZIO izeneko lagun berriak egin zituzten
MARRUBITXOK, Cristina Eneko zuhaitzen enborren artean bizi den IRATXOAK, istorio harrigarrien bidez bere lagunak aurkeztu zizkien: zuhaitzak, loreak eta animaliak eta honekin batera, bertako sekretuak eta natura nola zaindu behar den kontatu zien. 
ZABORRONTZIOK, berriz, hondakinak sailkatzen erakutsi zien. 
Gainera, bertan otarteko goxoak bazkaldu ondoren parkean eta zelaiean jolasteko aukera izan zuten.
Gure haurrek, beraz, eguna primeran pasa zuten eta laguntxo berriek erakutsiriko gauza guztiez gain primeran pasa zuten.
Hau guztiaren seinale datozen argazkiak!
                                                  ARGAZKI GEHIAGO/MÁS FOTOS  KLIK

2012/06/05


ASTE BERDEA 2012
         Aurreko urteetan bezala, aurten ere Cristina Enea Fundazioak programazio luze eta zabala antolatu du ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruan. Egitarauak jarraian zehazten diren hitzaldiak, bisita gidatuak, sari banaketa ekitaldiak eta bestelako jarduerak jasotzen ditu.


                              INFORMAZIO GEHIAGO

2012/05/28

EA21eko FOROAK UDALETXEAN

    Gaur goizean burutu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programari buruzko udalbatzar berezia. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirre, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatzarra goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "Eskola arduratsua eta gure itsasoa"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.     Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik.
     Gure ikastetxeko ordezkariak hauek izan dira: NAHIA BILBAO, IKER VARELA, LUIS DÍAZ, NAROA LARZABAL, IRATI BELASTEGIN eta JULEN SÁNCHEZ.



2012/05/16

4 URTEKOAK CRISTINA ENEAN

Gaur 4 urteko ikasleak Cristina Eneara joan dira egun pasa. Sorpresa handi bat izan dute bertan: Txingu iratxo txikia agertu zaie.  Txingu  parkean bizi da eta parkeko zuhaitzak bereizten, horien adina asmatzen … erakutsi die. Gainera,  Pedro zedroaren, Cristina Eneko zuhaitzik zaharrenaren, urtebetetzea ospatu dute eta opari polit bat egin diote.
Eta ez hori bakarrik! Hamaiketakoa jan ondoren taldeka, ikasleak munduko animalietaz mozorrotu dira eta  hauek bezala ibili dira. Zer jaten duten jirafek, non egiten duten lo pinguinoek, nola jaiotzen diren krokodiloak... Gauza pila bat ikasi dituzte eta gainera, primeran pasa dute!
Hona hemen atera dituzten argazkiak.
                                                              ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/05/15

4.MAILAKOEN BARAZKIAK

Lehengo astean 4. mailako ikasleek baratzean beraiek landatutako letxuga ikusgarriak eraman zituzten  etxeetara. Gaurkoan, berriz, azenarioak eta rabanitoak eramango diztute.
A ze zortea!
                                                     ARGAZKI GEHIGO EGIN KLIK

3 URTEKOAK BARATZAN

Gaur goizean 3 urteko ikasleak 4.mailakoen Lugaritzeko baratzera joan dira bixitan. Izan ere, 3 urtekoak ere baratzaren inguruko gauzak ari dira ikasten hilabete honetan ikasgelan. Irakasle ezin hobeak izan dira gure haundiak txikientzako: ze barazkiak diren, nola landatu dituzten, zer behar duten hazteko... gauza pila bat azaldu dizkiete. Asko gustatu zaie baratza umeei eta poz pozik itzuli dira ikastetxera.
Begira atera ditugun argazkiak:



2012/05/03

4.MAILAKOEN BARATZEKO LETXUGAK

  IKUSGARRIAK 4. mailako ikasleen letxugak! Azken hilabeteetan Lugaritzeko baratzean egiten ari diren lanaren emaitza bikaina dira hauek! ZORIONAK berriZ ere eta SEGI HORRELA!



2012/05/02

ERREKA MARI

Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik lamiak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz  joan ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatu digu gaurkoan Haur Hezkuntzako 2, 3 eta 4 urtekoei ENKARNI GENUAK:  ERREKA MARI, Euskal Herriko azken lamia.

                                                                 ARGAZKI GEHIAGO

2012/04/30

LMH 5 eta 6 ZARAUTZEN

       Ikusi al dituzue 5. eta 6. mailako ikasleen ZARAUTZ-GETARIA-ZUMAIAN  irteerako argazkiak? Kosta, arrantza, historia, ohiturak, itsasontziz ibilbidea... ekintza ugari gauzatu zituzten. Araziko begiraleekin pila bat ikasi zuten eta Igeraingo aterpetxean pasa zuten gaua.
Ikusigai dituzue argazkiak web orrian:
                                           
                                                     ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIK

2012/04/27

DAVID RAMOSEN ARGAZKIA 3. POSTUAN

Agenda 21ek antolatzen zuen ikastetxeen arteko lehiaketan 4. mailako David Ramosen argazkia 3.postuan gelditu da. 68 argazki aurkeztu ziren Lehen Hezkuntzako modalitatean eta 3. botatuena izan da gure ikaslearena.

ZORIONAK DAVID!


2012/04/26

DBHko eta BATXILEReko IKASLEEN ARTEKO FOROA CRISTINA ENEAN


      Atzo goizean, astelehenean LMHkoek bezala, ikastetxeko DBHko 4 ordezkari Cristina Enean ospatu zen  ikasleen arteko forora joan ziren: Laima Ochoa, Luis Diaz, Nahia Bilbao eta Iker Bilbao. 
     Bertan, hauek ere taldeka ikastetxean egindako lana kontatu zuten, hartu dituzten konpromisoak, Udalari zuzenduriko ekarpenak adostu eta bateratu zituzten, argazki lehiaketako irabazleak bozkatu zuten... 
      MILESKER hain ordezkari onak izateagatik!

                                                       ARGAZKI GEHIAGO KLIK

2012/04/23

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN ARTEKO FOROA CRISTINA ENEAN

      Gaur goizean ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4 ordezkari Cristina Enean ospatu den Agenda 21eko ikasleen arteko forora joan dira, Julen Sanchez, Ane Diaz, Irati Belastegi eta Naroa Larzabal hain zuzen ere. 10etatik 12etara lanean aritu dira, 11etan merezitako hamaiketakorako tartetxo bat izan dutelarik.
     Bertan, taldeka ikastetxean egindako lana kontatu dute, hartu dituzten konpromisoak, Udalari zuzenduriko ekarpenak adostu eta bateratu dituzte, argazki lehiaketako irabazleak bozkatu dituzte... 
      Pena bat baina gure ikastetxeako ikasleek ez dute  LMHko argazki lehiaketa irabazi... Hurrengo urtean seguro!
      Lan pila bat egin dute eta oso ondo gainera! ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!
     
 

2012/04/19

6. MAILAKOEN HORMAIRUDIAK

        Lehen Hezkuntzako ikasleek uraren inguruko hormairudi interesgarri batzuk egin dituzte: Ura nola iristen den gure etxeetara, urari ematen diogun erabilera, ura aurreztuko aholkuak, auzoko iturriak nolakoak diren,  uraren fakturak  irakurtzeko azalpenak, gure itsasoetan dauden arrainak, arrantza motak, baleen inguruko azalpenak... Informazio pila bat jarri dute hormairudi hauetan, marrazki ezberdinen laguntzarekin. Eta euskaraz bakarrik ez, ingelesez ere informazio asko azaltzen da lan hauetan.
         Pila bat ikasi dute eta gainera,  konpromiso batzuk ere hartu dituzte urarekin duten erabilera hobetzeko.
         Segi horrela!

                                                           ARGAZKI GEHIAGO KLIK

BUKATU DIRA OPORRAK!

Pasa dira Aste Santuko oporrak eta dagoeneko hasi gara buru belarri  lanean.
Azken egun hauetan izugarrizko olatuak izan ditugu ikusgai gure hondartzetan. Atzo adibidez, sei metrotara iritsi ziren momentu batzuetan hauek. Izugarria da itsasoak daukan indarra eta bere edertasuna!
Hona hemen Donostiako Paseo Berrian atzo argazkilari batek ateratako argazki zoragarria!


2012/03/27

MURRIZTU: ZIRT EDO ZART!

          Lehen Hezkuntzako 5. MAILAKO ikasleek SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEAK antolatzen duen  "MURRIZTU: ZIRT EDO ZART!" hiri hondakinen prebentziorako kanpainan parte hartu dute.
         Hauek dira kanpaina honen helburuak:
• Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea parte-hartzailea, bere hurbileneko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan.
• Hondakin-sorkuntzan, haiek dakarten arazoan eta hura konpontzeko guztion parte-hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
• Hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatzea, arreta berezia jarriz prebentzioan (hondakin-kantitatea murriztea eta haiek berrerabiltzea), gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
           Eta hau dena jolasak, tailerrak eta froga parte-hartzaileak proposatuz burutu dute. Zaborren inguruko gauza pila ikasteaz gain  primeran pasa dute! Honen adibide, datozen argazkiak:


                                                ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/03/25

IKASTETXEEN ARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Martxoaren 22a argazki lehiaketa parte hartzeko azken eguna izan zen. Argazki pila bat bidali dizkigute gure ikasleek eta oso politak gainera! Hona hemen bi bideo argazki guztiekin.
Gure ikasleek 10 argazki ikusgarrienak aukeratuko dituzte  Agenda 21eko lehiaketara bidaltzeko. Ea zortea daukagun eta gure ikasleetako baten argazkia suertatzen den irabazle bezala.

LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK:


DBH-DBHO-KO ARGAZKIAK:

ZORTE ON GUZTIOI ETA MILESKER PARTE HARTZEAGATIK!

2012/03/22

LARRAMENDI ITSASOA

       Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako txikiei izugarri gustatu zitzaien AGENDA 21en bidez ENKARNI GENUAREN ITSASMINEZ txotxongilo ikuskizuna. Horregatik, beraiek ere bere pasiloan ITSASO bat egitea erabaki zuten, LARRAMENDIKO ITSASOA hain zuzen ere! Ez da ezer falta itsaso honetan: Itsasminezeko pertsonaiak (Joxe buzoa, Argi eta bere karakola, Ilargia, joan eta galdetu, Pulpez olagarroa...) mota guztietako arrainak, piratak, bere txalupak... Eta hauek denak BERRERABILITAKO materiala erabiliz egin dituzte: paperezko tutuekin, balio ez duten CDekin, egunkariekin, bizikletako gurpilekin, poltsekin, platerekin... Ipuinaren zenbait hormairudi ere egin dituzte eta argi eta garbi utzi dute beraiek azpimarratu nahi duten mezua: ITSASOA ZAINDU BEHAR DUGU!
     
       Eta gaur arratsaldean, ITSASOAREN FESTA ospatu dute bisita berezi berezi batekin: Enkarni Genua etorri da Mejikotik etorritako lagun batzuekin. 3 urteko haurrak arrainez mozorrotu dira eta 4 eta 5 urtekoak pirataz. Dantzak, abestiak, altxorraren bila... denetarik eduki dute gaur arratsaldean itsasoko festan. Eta bisitan etorritakoek ekarritako merendola eder batekin bukatu dute arratsaldea! Gainera, Enkarnik opari berezi bat ekarri die gela bakoitzari: BENETAKO KARAKOLA! MILESKER!!!

          Hona hemen argazki batzuk:

                                                    ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/03/20

UDABERRIA IRITSI DA!!!


5 URTEKOAK UNTZI MUSEOAN

     Goiz ederra pasa dute 5 urtekoek Donostiako Kaiako Untzi Museoan.

     Ipuin eta leiendetan oinarritutako bisitaldi gidatua izan dute eta bertan, euskal baleazaleak, bai Kantauriko kostaldean bai urrutian bale arrantzan nola aritzen ziren erakutsi diete. Hau dena, antzerki baten bidez, eginkizun hauetan erabili ohi ziren baliabideak (baletxalupa, baleontzia, arpoia...) erabiliaz eta protagonista nagusiak gure ikasleak izan direlarik. Poz pozik etorri dira eta pila bat ikasi dute.

     Pena ezin izan dutela argazkirik atera... baina beraien marrazkietan primeran azaltzen da ikasi eta egin duten guztia.

               GOZATU BERAIEN MARRAZKIEKIN!!!


                                                    ARGAZKI GEHIAGO 

2012/03/13

IKASTETXEEN ARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA


Ikastetxeen arteko argazki lehiaketa dela eta, 3. DBH-D ko ikasleak Donostiako badiara jeitsi ginen leihaketan parte hartzeko argazkiak ateratzera. Primeran pasa genuen ea argazkiak ere halakoak atera zaizkigun…

Ze hotza pasa genuen, siberiako haize zakarrarekin eh!!! 


                                                  ARGAZKI GEHIAGO

2012/02/29

AZTERKOSTA: ITSASMINEZ TXOTXONGILO IKUSKIZUNA

Gaur goizean  Haur Hezkuntzako ikasle guztiek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu gure ikastetxean. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.
Hona hemen laburpentxo bat:
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!

Eta gogoratu: ITSASOA ZAINDU!!!



                                                        Argazki gehiago


2012/02/14

URAREN JOLASA

Otsailaren 3tik 10era gure ikasleek uraren jolasarekin ederki pasa dute. Urari buruz gauza asko ikasteaz gain primeran  ibili dira! Fija zaitezte ondorengo argazkietan......



2012/02/07

IKASTETXEEN ARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA

GAIA:
       ITSASOA, KOSTALDEA, HONDARTZAK…
             (errealitate positiboak eta negatiboak)

MAILAK: LH batetik eta DBH-Batxilergoa bestetik.

SARIA: “Donostia itsasoko ikuspegitik” itsasontzi ibilaldi bat irabazlea eta bere gelakoentzako.

• Koloreetan edo txuri-beltzean izan daiteke.

• Argazki konposaketa ere izan daiteke.

EPEA: MARTXOAREN 22a

BIDALI: txokoberdea@gmail.com

ANIMATU ZAITEZ!!!!!!

CONCURSO FOTOGRÁFICO ENTRE CENTROS

· TEMA:
            MAR, COSTA, PLAYA…
         (Aspectos negativos  como positivos)

·  CURSOS:  PRIMARIA y ESO y BACHILLER

·  PREMIO: UN RECORRIDO EN BARCO para admirar la
ciudad desde el mar para el ganador y los de su clase.

·  Las fotografías pueden ser en color o blanco y negro.

· Pueden ser una composición de fotos.

· PARA EL 22 DE MARZO

· ENVIAR A   txokoberdea@gmail.com

¡¡¡¡¡¡¡¡ANÍMATE!!!!!!