txokoberdea@mlarramendi.com

2012/03/27

MURRIZTU: ZIRT EDO ZART!

          Lehen Hezkuntzako 5. MAILAKO ikasleek SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEAK antolatzen duen  "MURRIZTU: ZIRT EDO ZART!" hiri hondakinen prebentziorako kanpainan parte hartu dute.
         Hauek dira kanpaina honen helburuak:
• Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea parte-hartzailea, bere hurbileneko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan.
• Hondakin-sorkuntzan, haiek dakarten arazoan eta hura konpontzeko guztion parte-hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
• Hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatzea, arreta berezia jarriz prebentzioan (hondakin-kantitatea murriztea eta haiek berrerabiltzea), gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
           Eta hau dena jolasak, tailerrak eta froga parte-hartzaileak proposatuz burutu dute. Zaborren inguruko gauza pila ikasteaz gain  primeran pasa dute! Honen adibide, datozen argazkiak:


                                                ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/03/25

IKASTETXEEN ARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Martxoaren 22a argazki lehiaketa parte hartzeko azken eguna izan zen. Argazki pila bat bidali dizkigute gure ikasleek eta oso politak gainera! Hona hemen bi bideo argazki guztiekin.
Gure ikasleek 10 argazki ikusgarrienak aukeratuko dituzte  Agenda 21eko lehiaketara bidaltzeko. Ea zortea daukagun eta gure ikasleetako baten argazkia suertatzen den irabazle bezala.

LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK:


DBH-DBHO-KO ARGAZKIAK:

ZORTE ON GUZTIOI ETA MILESKER PARTE HARTZEAGATIK!

2012/03/22

LARRAMENDI ITSASOA

       Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako txikiei izugarri gustatu zitzaien AGENDA 21en bidez ENKARNI GENUAREN ITSASMINEZ txotxongilo ikuskizuna. Horregatik, beraiek ere bere pasiloan ITSASO bat egitea erabaki zuten, LARRAMENDIKO ITSASOA hain zuzen ere! Ez da ezer falta itsaso honetan: Itsasminezeko pertsonaiak (Joxe buzoa, Argi eta bere karakola, Ilargia, joan eta galdetu, Pulpez olagarroa...) mota guztietako arrainak, piratak, bere txalupak... Eta hauek denak BERRERABILITAKO materiala erabiliz egin dituzte: paperezko tutuekin, balio ez duten CDekin, egunkariekin, bizikletako gurpilekin, poltsekin, platerekin... Ipuinaren zenbait hormairudi ere egin dituzte eta argi eta garbi utzi dute beraiek azpimarratu nahi duten mezua: ITSASOA ZAINDU BEHAR DUGU!
     
       Eta gaur arratsaldean, ITSASOAREN FESTA ospatu dute bisita berezi berezi batekin: Enkarni Genua etorri da Mejikotik etorritako lagun batzuekin. 3 urteko haurrak arrainez mozorrotu dira eta 4 eta 5 urtekoak pirataz. Dantzak, abestiak, altxorraren bila... denetarik eduki dute gaur arratsaldean itsasoko festan. Eta bisitan etorritakoek ekarritako merendola eder batekin bukatu dute arratsaldea! Gainera, Enkarnik opari berezi bat ekarri die gela bakoitzari: BENETAKO KARAKOLA! MILESKER!!!

          Hona hemen argazki batzuk:

                                                    ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/03/20

UDABERRIA IRITSI DA!!!


5 URTEKOAK UNTZI MUSEOAN

     Goiz ederra pasa dute 5 urtekoek Donostiako Kaiako Untzi Museoan.

     Ipuin eta leiendetan oinarritutako bisitaldi gidatua izan dute eta bertan, euskal baleazaleak, bai Kantauriko kostaldean bai urrutian bale arrantzan nola aritzen ziren erakutsi diete. Hau dena, antzerki baten bidez, eginkizun hauetan erabili ohi ziren baliabideak (baletxalupa, baleontzia, arpoia...) erabiliaz eta protagonista nagusiak gure ikasleak izan direlarik. Poz pozik etorri dira eta pila bat ikasi dute.

     Pena ezin izan dutela argazkirik atera... baina beraien marrazkietan primeran azaltzen da ikasi eta egin duten guztia.

               GOZATU BERAIEN MARRAZKIEKIN!!!


                                                    ARGAZKI GEHIAGO 

2012/03/13

IKASTETXEEN ARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA


Ikastetxeen arteko argazki lehiaketa dela eta, 3. DBH-D ko ikasleak Donostiako badiara jeitsi ginen leihaketan parte hartzeko argazkiak ateratzera. Primeran pasa genuen ea argazkiak ere halakoak atera zaizkigun…

Ze hotza pasa genuen, siberiako haize zakarrarekin eh!!! 


                                                  ARGAZKI GEHIAGO