txokoberdea@mlarramendi.com

2013/12/17

GABONETAKO ZUHAITZA

          Urtero bezala PASTORAL TALDEKOEK DBH eta DBHOko ikasleen laguntzarekin gabonetako zuhaitz eder bat egin dute. Azkeneko urteetako ohitura jarraituz berrerabilitako materiala erabiliz egin dute zuhaitza, aurten ARRAUTZEN KAXAK erabili dituztelarik.
Pena merezi du Seminariotik buelta bat ematea zuhaitza ikusgarri hau ikustera joateko.
ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO LANARENGATIK!!!!





2013/11/28

4. MAILAKOAK LUGARITZEKO BARATZAN

        Agindu bezala 4.mailakoek bidali dizkigute LUGARITZEKO BARATZEko lehenengo egunetako argazkiak.

AZAROAK 5-12-19: AURKEZPENA
   Cristina Eneako fundazioko Amaia etorri da. Aurkezpena egin, elkar ezagutu eta azalpen batzuk eman ondoren baratza ezagutzera joan gara.


                                            ARGAZKI GEHIAGO
                                                                                 

AZAROAK 26: BARATZEAN LANEAN

     Baratzean lanean hasi gara eta lehenengo lana baratza garbitzea izan da: hostoak jaso, belar txarrak kendu, lurra prestatu...                          







                                            ARGAZKI GEHIAGO                                                                                               

2013/11/25

ECO NATURAL: KOMUNEKO PAPERA

Azarotik aurrera gure ikastetxean ECO NATURALeko komuneko papera edukiko dugu gure geletan eta komunetan. Paper hau ekologikoa da eta berziklatutako ontzi eta bricketatik lortzen dute. 
Hona hemen honen azalpena:

2013/11/21

GOSARI OSASUNGARRIA

    Azaroaren 15ean, ostirala, Lehen Hezkuntza 5. Mailako neska-mutilak, GOSARI OSASUNGARRIAk delako kanpaina dela eta ikastetxean gosaldu dugu.

    Gosari osasungarri hau, Bihotz Bizi- Corazon Vivo Elkarteak  antolatzen du eta gure osasunarentzat elikadura zein garrantzitsua den kontzientzia hartzeko da.

    Ogia Oliba Olioarekin. Esnea Kakaoarekin. Indioilarra xerrak eta Sagarra gosaldu genituen.Gosaltzen genuen bitartean,gai honen inguruko  bideo bat ikusi genuen.

    Azkenik, dena jaso eta berziklagarriak zeiren        materialak berziklatu ostean ekin genion gure egunerokoari.                                                                                                                   ARGAZKI GEHIAGO

                                                         JUNE  ARREGI  SALUDES

2013/11/07

ONTZIRATU ZAITEZ!!! Kontsumo eta ohitura JASANGARRIAK!

Udaletxeak "Ontziratu zaitez, ontzi berrerabilgarriak arraindegietan" proiektua Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxeetara zabaldu dute. Horregatik, 300 ontzi bidali dizkigute gure ikastetxera. DBH-DBHO eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean banatu ditugu hauek . 


Harategietan eta batez ere arrandegietan erosketa bakoitzeko bilgarri asko erabiltzen dira (plastikoa, papera…).  Arrandegien kasuan, traba handia sortu izan dute etxean darien usaia dela eta. Plastikoa eta papera bezalako lehengaiak ez xahutzeko erosketetara oihalezko poltsak eramaten hasi garen bezala, arrandegietara etxetik ontzi berrerabilgarriekin joatea da Kutxa Ekoguneak egin nahi duen bidea.
Ekimen honen helburua beraz hirukoitza da:
Erosketak erosoagoak izango dira, erosleek behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dutelako, modu garbi batean gainera.
Saltokientzako kostu murrizketa handia suposatzen du, ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango.

Hondakin gutxiago ekoiztuko denez, ingurumenarentzat positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle.

Dagoeneko 200 arrandegi eta harategi baino gehiago dira Ontziratu zaitez! kanpainarekin bat egin dutenak, honela kontsumo jasangarriago bat bultzatuz.



ONTZIRATU ZAITEZ ZU ERE!!!!!!!!!!!!!!

http://www.ekogunea.net/proiektuak/proiektua/ontziratu-zaitez

2013/11/06

BARATZAN LAN ETA LAN BERRIRO ERE!

    Azkeneko bi ikasturtean bezala, azarotik maiatzera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek asteazkenetan Lugaritzeko terrazako baratza lantzeko aukera izango dute CRISTINA ENEAko etxEKOlanda egitasmoaren barruan. 
     Bertan, baratzeko fruitu eta barazki ezberdinen izenak eta zein garaikoak diren, hauen zikloa nolakoa den, konposta egiten... ikasiko dute. Gainera, saioak oso praktikoak izango dira eta gure ikasleek baratza gertutasunetik lantzeaz gain uzta bilduko dute eta saio hauetan landutakoa, ontzietan etxera edo eskolara eramateko aukera izango dute.
     Laster jarriko ditugu lehenengo saioetako argazkiak.

2013/10/30

FRUTAREN EGUNA (LMH1)

 Gaur asteazkena da, FRUTAREN EGUNA, alegia. 1.mailako ikasle guztiek txintxo- txintxo ekarri dituzte beraien hamaiketakorako fruta zati bat. Sagarrak, mandarinak, platanoak… fruta ezberdin asko eta goxo-goxoak.
               SEGI HORRELA!!!!

2013/10/29

THINK OF THE PLANET WHEN YOU BUY



Iragarki dibertigarri honen helburua bakoitzak hartzen dituen erabakien ondorioen kontzientzia hartzea da. Horregatik erosketak egiteko garaian oso garrantzitsua da erosi beharrekoa ondo pentsatzea eta beharrezkoa dena bakarrik erostea. Izan ere, gure erabakiek ingurumenean eta honen etorkizunean zerikusi zuzena izango dute.

Lo que nos proponen con este nuevo anuncio y esta canción tan pegadiza es que comencemos a tomar conciencia de que cada una de las decisiones que tomamos son importantes y relevantes para el medio ambiente. Por ello es el momento de que comencemos a pensar y reflexionar sobre las compras que realizamos porque el futuro depende de ello.

2013/10/02

2013-14 IKASTURTEKO GAIA: KONTSUMO JASANGARRIA

        

Dakizuenez Eskola Agenda 21 programan ikasturte bakoitzean gai bat lantzen da. Helburua herri bakoitzaren, eta oro har, eskualdearen diagnostikoa egin eta proposamenak lantzea da. 2011-12 ikasturtean ITSASOKO URAK gaia jorratu genuen eta 2012-13 ikasturteetan ELIKADURA JASANGARRIA. Aurtengo ikasturtean, KONTSUMO JASANGARRIA aztertuko dugu. 
         Hona hemen gaiaren inguruko zenbait bideo:










2013/06/09

LUGARITZEKO BARATZA


      Dakizuen bezala azarotik maiatzera, 4. MAILAKO  ikasleek Lugaritzeko baratza lantzeko aukera izan dute. Argazkietan ikusten den bezala saioak oso praktikoak izan dira eta gauza pila bat ikasi dituzte: baratzeko fruitu eta barazkien ziklo osoa, garaiko barazkiak zeintzuk diren, nekazaritzako lan txikiak egiten... hiriko umeek baratzea gertutasunetik lantzea baitzen helburua. Eta kurtso guztian zehar egindako lan guztiak bere saria izan du, IZUGARRIZKO UZTA, alegia, ikasleek beraien etxeetara eraman ahal izan dutena.
        
ZORIONAK egin duzuen lan guztiarengatik!!!


2013/05/20

UDALBATZA

           Gaur goizean burutu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programari buruzko UDALBATZA berezia. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirre, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatzarra goizeko 10:30etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "ELIKADURA JASANGARRIA"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.    Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei ere ZORIONAK egin duten lanarengatik!






TALO TAILERRA

Maiatzaren 13an 3. B-ko ikasleek taloa egiten ikasi dute. Eneko Andonegik Agenda 21erako argazki zoragarria aurkeztu zuen eta baita irabazi ere.
Saria hauxe izan da ikaskide guztientzat TALO TAILERRA.

Zoragarria izan da, ikasleek primeran pasa dute eta taloa txokolatearekin izan dugu askarirako. OSO GOXOA ATERA ZAIGU!!!


                                                                               ARGAZKI GEHIAGO

2013/05/03

DBH-BATXILERREKO FOROA CRISTINA ENEAN

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleek  eskolen arteko foroa izan zuten Cristina Enean eta aste honetan DBH-Batxilerreko ikasleen txanda izan da.
Bertan ikasturtean zehar egin dituzten lanak, hartutako konpromisioak eta udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte. 
Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko argazki lehiaketako argazki irabazlea hautatu dute. Oraingoan ez du gure ikasleen argazkirik irabazi, baina oso pozik itzuli dira ikastetxera.

MILESKER GURE ORDEZKARIE EGIN DUTEN LANARENGATIK!!!




2013/04/29

GET RECYCLING!!!

Ikusgarriak eta orijinalak 5. mailakoek INGELESEKO GAIAN egin dituzten hormairudiak! Ingeleseko hiztegi pila ikasteaz gain berziklatzeko pautak ere errepasatu dituzte!
 ZORIONAK!!!






2013/04/25

ELIKADURA OSASUNGARRIA (6.maila)

      Hormairudi bikaina egin dute 6. mailakoek ELIKADURA OSASUNGARRIAREN inguruan. Produktu ekologikoak, etiketen azterketa, Euskal labela, elikadura piramidea, elikagaien jatorria... gai guzti hauek landu dituzte lan interesgarri hau egiteko.
ZORIONAK eta SEGI HORRELA!!!






2013/04/23

ELIKAGAIEN ETIKETEN AZTERKETA (DBH 3)


    Jakin badakigu produktu bat erosi aurretik honen etiketa ondo irakurtzea oso garrantzitsua dela;  izan ere, informazio asko ematen dizkigute etiketa hauek (nondik datozen, nola ekoiztu diren, zein osagaiez eginak dauden...). Hala ere, jende askok ez ditu etiketak begiratzen eta ez die informazio honi inongo garrantzirik ematen.
    Baina esan bezala oso garrantzitsua da etiketa hauek azaltzen dituzten sinboloak, irudiak... interpretatzen jakitea eta lan honetan aritu dira aste honetan 3. DBHko ikasleak, etiketen azterketa egiten alegia.
     Hona hemen gure ikasleak buru belarri lanean!