txokoberdea@mlarramendi.com

2013/01/14

PAULA GOMEZ SARIDUNA


 
Oso berri ona izan dugu Ikastetxean!!! PAULA GOMEZ AZTERKOSTAko IPUIN lehiaketan  SARIDUNA izan da. Urtero bezala gaia GURE KOSTA zen eta ipuin polita idatzi du gure ikasleak. Otsailaren 2an izango da sari banaketa BILBOn.

    ZORIONAK PAULA!!!!!











Hau da Paularen ipuina:



MUTILA IZANDAKO ARRAINA

Erik eserita zegoen  laranja bat jaten. Lehiotik begiratuz,  bere anai ikusten zuen batera eta bestera jolasean.
 Bere amak, - Kontuz ez erori !! – zioen garraxika.
Aita, itsasontziaren timoian gidari, lasai eta txistuka; Benito Lertxundiren ITSASOARI BEGIRA abestia bere ezpainetan. 
Eguraldi aparta eta Erikek  eta bere anaiak ur gardenetara  salto egiten dute eta Erikek:
-       Ikus dezagun nork irauten ur azpian denbora gehiago.
-       Ados.- eta ur aspira murgiltzen da anaia.
Erikek, behera eta behera doan bitartean, bere anaiak toperaino egin ostean, gehiago ezinda, goruntz, arnas bila, abiatzen da. Ur azalera heltzen denean, erabat larri heltzen da familiaren itsasontziraino.
-       Non dago Erik ?. – dio amak.
-   Ez dakit, Erik behera eta behera joan da. Nil ezin nuen gehiago… - Eriken anaiak.
Pare bat minutu pasa ostean, denak larri. Aita ere uretara saltatzera doanena,…agertzen da Erik olatutxoen artean. Hau ere larri agertzen da, baina ez itolarria sentitu duelako. Erik ur azpian arnasteko gauza dela jabetu da. Arnasketa bikoizteko dohaia duela jabetu da. “Anfibioa” .
         Hurrengo egunean, bakarrik itzultzen da hondartzara. Azkar ekiten dio uretan murgiltzeari. Han, urpean igeri eginez, hondartzetara gerturatzen diren arraitxoak, xabiroiak, marmokak, algak… ikusten ditu. Bainatzen ere jende asko  dabil  eta apenas inor ohartzen da Erik  ur azpian dabilela.
Dohaia medio,  egunero joaten da, bera bakarrik,  igerian gozatzera.
Hondartzatik gertuko Itsas labarretako arkaitzetara ere gerturatzen da urpekari bat bailitz bezala. Han  ikusten ditu, gertuago ezin, olagarroak, nekorak, kixkilak, manta arrai bat ere
Oso pozik zegoen eta izugarri gustatzen zitzaion dohaia zuen Erikek.
                                                                                                                                            Goiz batetan, hondartzan, bere koadrilakoekin egin zuen tope. Hauek futbolean ari ziren eta Erik ere han hasi zen jolasean. Berehala ohartu zen, pare bat laisterketa egin ostean, arnasketarekin arazoak zituela. Ezin arnastu, itoko bailitz bezala; asmatikoei  birikak ixten zaizkien erara sentitzen zen bera.
 Erikek , arazoa non zegoen jakin arren, inori ez zion ezertxo ere esan eta toaila gainean etzan ostean lasaitu zen.
Egunero  joaten da Erik  itsas barrenetan murgiltzera. Beretzat, gu
kalean ibiltzea bezain naturala zaio bera ur azpietan igerian ibiltzea.
Benetan oso gustora eta pozik dagoen arren, Erikek badu bere buruan kezka bat. Dirudienez, zenbat eta denbora gehiago ur azpian egon ,ba  gero eta arazo gehiago ditu atmosferan arnasteko. Eriki, asko gustatzen zaio urpeko mundua ezagutzea, baina, lagunekin neskatara joatea, filmak ikustea, Reala ikustea, txirrindan ibiltzea…eta familiarekin egotea asko gustatzen zaio.
Eta gauzak horrela…erabaki bat hartzeko eguna heltzen zaio Eriki. Edo uretan bizi edo ta inoiz gehiago  uretan ez sartu.  Azkenean non geldituko da ? Uretan ? Lurrazalean ? Itsas zabaletan ibiltzeko  aukera izan edo ta gure mendi verde ederretan  ibiltzeko gai izan ? Zuk zer egingo zenuke ?


                                 Paula Gómez López

No hay comentarios:

Publicar un comentario