txokoberdea@mlarramendi.com

2013/03/19

AGENDA21eko ARGAZKI LEHIAKETA

      Martxoaren 15a Agenda 21ek antolatzen duen argazki lehiaketarako argazkiak aurkezteko azken eguna izan zen. 10 argazki ikusgarrienak aukeratuko ditugu lehiaketara bidaltzeko.Ea zortea daukaten  eta gure ikasleetako baten argazkia suertatzen den irabazle.
ZORTE ON!

LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK



DBH-DBHO-ko ARGAZKIAK



2013/03/13

LARANJA BATEN ISTORIOA

                                                  EGIN KLIK ISTORIOA IKUSTEKO

MAZEDONIA EGITEN 3 URTEKO GELAN

      Martxoaren 8an HH3 urtekoek MAZEDONIA goxo-goxoa jan zuten. Mahatsak, laranjak, marrubiak.... Zein postre goxoa! Berde, laranja eta gorri. Kolore asko! Mahats, laranja eta marrubi, hau mazedonia freskoa!


2013/03/06

"FRUTAREN EGUNA"REN LEHENENGO EGUN OFIZIALA

 Lehengo astean esan bezala Martxotik aurrera ASTEAZKENERO FRUTAREN EGUNA ospatuko dugu gure ikastetxean, gure ikasleek hamaiketako garaian fruta ekar dezaten animatzeko.
Gaur izan da lehenengo egun ofiziala eta  platanoak, marrubiak, sagarrak... denetarik ekarri dituzte gure ikasleek. Arrakasta handia izan du egunak!!!

Honen adibide Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleen argazkiak.

                       SEGI HORRELA!!! 
LARRAMENDI HAMAIKETAKO OSASUNGARRIAREN ALDE!!!