txokoberdea@mlarramendi.com

2014/04/27

DBHko eta BATXILEReko IKASLEEN ARTEKO FOROA CRISTINA ENEAN

      Apirilaren 10ean gure ikastetxeko DBHko 4 ordezkari Cristina Enean ospatu zen  ikasleen arteko forora joan ziren.

     Bertan, taldeka bildu eta ikastetxean egindako lanak kontatu zituzten, hartu dituzten konpromisoak, Udalari zuzenduriko ekarpenak adostu eta bateratu zituzten, argazki lehiaketako irabazleak bozkatu zuten... 
      MILESKER hain ordezkari onak izateagatik!










2014/04/08

MARRAZKI LEHIAKETAko IRABAZLEA: IÑAKI BERNABEU

  Gaur goizean, apirilak 8 asteartean, JANIRE TENÉS eta SAIOA CALZADA (3.zikloko ordezkari bezala), MARIO DALI eta LEIRE FERNANDEZ (2.zikloko ordezkari bezala) eta IZARO RECONDO eta GORKA HUERCANOS (1.zikloko ordezkari bezala)  Cristina-Eneara joan dira Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte. 
     Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko marrazki lehiaketako marrazki irabazlea hautatu dute.  Izugarri poztu dira  gure ikastetxeko INAKI BERNABEUren MARRAZKIA  atera baita garaile.

ZORIONAK IÑAKI!!!!

ETA MILESKER eta ZORIONAK ERE GURE EKO-ORDEZKARIEI EGIN DUTEN LAN BIKAINARENGATIK!

 SEGI HORRELA!!!


MARRAZKI IRABAZLEA:




                                                                 ARGAZKI GEHIAGO

2014/04/01

ZERO ZABOR HAMAIKETAKOAN

Gaur goizean 6. mailako ikasleek zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertu dute Aranzadi Zientzi Elkarteak eskaini dieten tailer interesgarri batean. Ikasleek euren egunerokotasunean sortzen dituzten hondakinak murrizteko 4 teknika landu dituzte: Beheratu, Berrerabili, Birziklatu eta Birpentsatu. Zero zabor jokamoldea zer den eta merezi ote duen aztertu dute tailerrean.
Gainera, ogitartekoentzat bilgarri berrerabilgarria oparitu diete ikasleei.