txokoberdea@mlarramendi.com

2014/05/21

UDALBATZA


Gaur goizean ospatu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "KONTSUMO JASANGARRIA"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.   Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 

             Gure ordezkariei   ere eskerrak eman egin duten lanarengatik! 

                          MILA ESKER MIKEL, IRATXE, SOFIA, ENEKO eta HODEI!!!!






2014/05/13