txokoberdea@mlarramendi.com

2014/06/18

1. MAILA 2013-14 KURTSOKO TALDERIK OSASUNTSUENA

2013-14 kurtsoko talderik osasuntsuena 1. mailako ikasleak izan dira. Horregatik, gaur merezitako oparitxo batzuk jaso dituzte.
ZORIONAK eta SEGI HORRELA!!!!!






IÑAKI BERNABEUREN SARIA!

6. MAILAKO A gelako Iñaki Bernabeuk , Agenda 21ek antolaturiko eskolen arteko marrazki lehiaketa irabazi izanari esker, gaur Kontxako baiatik itsasontziz buelta zoragarri bat eman dugu.
Ondoren ikastetxera Kontxako hondartzatik barrera bueltatu gara. Goiz ahaztezina izan da!
                                                                       ARGAZKI GEHIAGO

2014/06/03

IBAIALDE: ERREKA MARI

Euskal Herrian oraindik lamiak bizi al dira? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz  joan ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatu digu gaurkoan Haur Hezkuntzako  3, 4 eta 5 urtekoei eta Lehen Hezkuntzako 1go mailakoei ENKARNI GENUAK.


 ERREKA MARI, Euskal Herriko azken lamia.



2014/06/02

3 URTEKOAK HAZIAK LANDATZEN

Hilabete honetan dilistak, babarrunak eta garbantzuak landatu diztuzte 3 urteko gelakoek etxetik ekarritako jogur poteetan.

Poteak lehio ondoan utzi ditugu eta egunero ea sustraiak, zurtoina edo hostoak atera 

diren aztertzen egon gara.

Dilista eta babarrun guztiak atera dira, baina garbantzuekin ez dugu zorte berdina izan.

 Ostegunean haur bakoitzak bere landarea etxera eraman zuen.


              ARGAZKI GEHIAGO