txokoberdea@mlarramendi.com

2014/09/17

2014-15 ikasturteko gaia: MUGIKORTASUN JASANGARRIA

Urtero bezala, gure Ikastolak ingurumenarekin duen konpromezuari jarraiki, AGENDA 21eko hainbat ekintza burutuko ditugu, Ikastolan zein herri mailan. Aurtengo gaia MUGIKORTASUN JASANGARRIA izango da.

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
  • Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH, DBH eta BATX.
  • Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
  • Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
  • Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
  • Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.

Hona hemen gai honen inguruko bideo batzuk. Ikusi eta hausnartu!


Bideo honetan Donostiako garraiobideen garapena ikus dezakegu. Anima zaitezte eta gure hiriak ematen dizkigun aukerak aprobetxatu ingurugiroaren alde!!

BESTE ZENBAIT BIDEO: