txokoberdea@mlarramendi.com

2014/12/17

DONOSTIAKO BIDEGORRI SAREA

ETA ZU ANIMATZEN AL ZARA???


Bizikletazaleentzako gomendioak

Erabili bidegorria edo oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideak. Bizikletak horretarako dauden lekuetan aparkatu. Bizikleta denok ezkerreko aldera bermatzen badugu, leku gehiago izago dugu.
 
Ekipatu zaitez pedalei eragiteko. Hamahiru urtetik beherakoek kaskoa erabiltzea gomendatzen da. Lasai egoteko, kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat.
 
Bizikletek txirrinak, argiak eta elementu islatzaileak eraman behar dituzte. Ez da aholkua, betebeharra baizik. Gauez, piztu aurreko eta atzeko argia.   

Nola ibili

Bidegorrietan
15 km/h ez gainditzea gomendatzen da. Oinezkoekin batzen zaren gune seinaleztatuetan, lehentasuna eman behar diezu beti.
 
Kasu egin trafiko seinaleei. ÁREAS 30
Bizikletak galtzadatik ibiliko dira, haren erdialdea okupatuz.

Galtzadan
Eskuineko erreitik ibili, haren erdialdea ere okupatu dezakezula. Ez ibili aparkatuta nahiz geldituta dauden ibilgailuetatik gertu.
 
Ikusteko moduan jarri beti. Ez zaitez jarri automilaren angelu itsuan. Semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatu.

Oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideetan
Errespetatu oinezkoek duten lehentasuna eta kasu egin seinaleei. Ez egin oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik.
 
5 km/h ez gainditzea gomendatzen da. Erraiaren ondoan ume nahiz zaharrik dagoen begiratu.
 
Oinezko bat gainditzean, utzi 1 m-ko segurtasun tartea.   

Bizikleta autobusetan

Orain DBUS-en, hiriko zati altuetara zerbitzua ematen duten lineatan bizikletak onartuta daude. Ordutegiak eta geltokiak kontsultatzeko:

Hurbildu zaitez trenera

RENFE eta Eusko Trenek aukera ematen dizute beren trenetan bizikleta eramateko, herri batetik bestera joatea errazago gerta dakizun.
RENFE: 943 64 96 37
Eusko Tren: 902 54 32 10 – 943 01 35 00