txokoberdea@mlarramendi.com

2015/03/11

MUGIKORTASUNAREN INGURUKO HITZALDIA

Atzo, martxoak 10, goizeko 10etatik 11k bitartean 1. BATXILERGOKO ikasleak Donostiako Udaletxean MUGIKORTASUNAren inguruko hitzaldian egon ziren. Saioa oso dinamikoa izan zen, argazkiekin eta planoekin; oso bisuala. Bertan, Donostiak, azkeneko 20 urteetan zehar, mugikortasunaren inguruan jasan dituen aldaketak azaldu ziren. Bukaeran ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten.