txokoberdea@mlarramendi.com

2015/04/22

LEHEN HEZKUNTZAKO ESKOLEN ARTEKO FOROAK

      Gaur goizean, apirilak 22, NAROA GIL eta ANDONI OCHOA DE ERIBE (3.zikloko ordezkari bezala), SAIOA SARASUA eta IZARO RECONDO (2.zikloko ordezkari bezala) eta GORKA HUERCANOS eta ANE GARCIA (1.zikloko ordezkari bezala)  Cristina-Eneara joan dira Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte. 
     Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko marrazki lehiaketako marrazki irabazlea aukeratu dute zozketa baten bidez. Ikasbideko ikasle bat suertatu da irabazle.

Hauek dira gure EKO ARDURADUNEN konpromezuak eta eskaerak:


KONPROMEZUAK:
- Ahal den guztietan oinez zein bizikletaz mugituko gara, bai eskolara joateko eta baita gure herritik/hiritik ibiltzeko.
- Garraio publikoa gehiago erabiliko dugu.
- Seinaleak errespetatuko ditugu.
- Irteerak egiten ditugunean oinez edo garraio publikoan joango gara.
- Bizikletaz goazenean bide gorria erabiliko dugu eta kaskoa eramango dugu.
- Urtero bizikleta buelta bat egiten saiatuko gara 6. Mailako ikasleekin.
- Benta berriko igogailua ondo erabiliko dugu.
- Kalean ibiltzeko mugikortasun arauak errespetatuko eta beteko ditugu.
- Autoa konpartituko dugu partiduetara, merendoletara… joateko.


ESKAERAK:
1-Bide gorri gehiago egin eta ondo markatu.
2- Oinezkoen lekutik bizikletan ibiltzen direnei isunak jarri eta alderantziz.
3- Oinez ibiltzeko espaloi zabalagoak egin.
4- Lineako autobus guztiak elektrikoak izatea.
5- Egoera txarrean dauden espaloiak eta errepideak konpontzea.
6- Heriz pasealekuarekin zerbait egitea (oso estua da, kotxe asko,  arriskutsua…)





















 ZORIONAK eta MILA ESKER GURE EKO-ORDEZKARIEI EGIN DUTEN LAN BIKAINARENGATIK!



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario