txokoberdea@mlarramendi.com

2015/05/25

BIZIKLETA IRTEERA (LMH 6)

      Maitzaren 22an 6. mailako ikasleek BIZIKLETA IRTEERA bat egin zuten. 9:15etan ikastetxetik atera eta buelta polita eman zuten Donostiako bide gorrietatik barrena.
Mugikortasun jasangarriaren eta bide hezkuntzaren inguruan eskolan ikasitako guztia (trafiko seinaleak, bizikleta mekanika tailerra, segurtasun arauak...) praktikan jartzeko aukera izateaz gain, esperientzia polita bizitu zuten gure ikasleek!!!

         Hemendik eskerrak eman irteera hau aurrera eramateko hainbeste lagundu zuten irakasle, kirol monitore, guraso eta udaltzanei!!! MILESKER!

 Hona hemen irteera honetako argazkien aurrerapen bat:






2015/05/22

BIDE HEZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN

Aurtengo gaiaren inguruan buru belarri lanean jarraitzen dute HAUR HEZKUNTZAKO ikasleek.
Berain pasilloa kale bihurtu dute, Larramendi kalea, alegia. Ez da ezer falta kale honetan: bide gorria, zebrabidea, semaforoa, trafiko seinaleak, Dbus autobusa, birgunea, oinezkoak...
Gainera, 5 urteko lagunek bi auto egin dituzte eta guraso batzuk ere beste lau kotxe egin eta eskolara ekarri dizkigute gure kalean ibiltzeko.
Gauza pila ikasteaz gain primeran ibili gara hauekin jolasean eta gidari bikainak bihurtu gara!

OLINPUSek ere etorri da gure kalera  bere patinetearekin eta buruan kaskoa duela noski!!!




                                                            ARGAZKI GEHIAGO

2015/05/20

TRIZIKLO ZIRKUITOA HAUR HEZKUNTZAN


    HAUR HEZKUNTZAko ikasleak ere buru belarri dabiltza MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN inguruan lan egiten.

Maiatzaren 18an triziklo zirkuito bat egin zuten jolastoki handian. Gelan landutako trafiko seinaleak eta arauak primeran errespetatu eta betetzeaz gain primeran pasa zuten!

SEGI HORRELA!!!!

2015/05/14

UDALBATZA

Maiatzaren 13an  Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA ospatu zen. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu zuten parte, Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek udaleko Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi zen. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "MUGIKORTASUN JASANGARRIA"ren inguruan burutu Duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu zituzten eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu zizkieten udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin ziren galderei erantzuten saiatu ziren eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan zieten ikasleei.   Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu zituen ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei  ere eskerrak eman egin duten lanarengatik! 

                          MILA ESKER !!!!






2015/05/04

BIDE HEZKUNTZA

  • Maiatzaren 4tik 7ra Bide Hezkuntzaren astea ospatuko dugu LMH osoan.
  • Hori dela eta begira nola apaindu dugun ate nagusia!



BIDE HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK










BIDE HEZKUNTZAKO LEHIAKETA

Maiatzaren 14ean 4. mailako ikasleak Okendo Kultur Etxera joan ziren Bide Hezkuntzarako, Donostia osoan egindako marrazki onenak aukeratzea. Bertan, Larramendiko batzuk bazeuden, ea suertea dugun eta gureak ateratzen dira txapeldun

4 eta 5 URTEKOAK DBUSen

     Apirilaren 29ean 4 eta 5 urteko ikasleak Dbus-eko instalazioak ezagutzera joan ziren. Bertan garraio publikoaren funtzionamendua eta autobusen tailerra ezagutu zuten. Tailerrean mantentze eta konpontze lanak eta autobusen garbiketa eta deposito betetzeak nola egiten dituzten azaldu digute. Bukatzeko oroigarri bat eta gozoki eman  eta poz pozik parke batera joan ziren hamaiketakoa jatera.
 Aurten Agenda 21en lantzen ari garen  MUGIKORTASUN JASANGARRIArekin zerikusi zuzena izan du bisita honek eta asko ikasteaz gain primeran pasa zuten!
                       
                                       ARGAZKI GEHIAGO

DBH eta DBHOko FOROAK CRISTINA ENEAN

      Apirilaren 29ean ANE DIAZ, JULEN SANCHEZ, ANDER LOJO eta ALAZNE SEVILLA Cristina Eneara joan ziren Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu zituzten. 
     Hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko argazki lehiaketako marrazki irabazlea erabaki zuten. 

MILA ESKER EKO ARDURADUNEI!!!!