txokoberdea@mlarramendi.com

2015/05/14

UDALBATZA

Maiatzaren 13an  Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA ospatu zen. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu zuten parte, Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek udaleko Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi zen. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "MUGIKORTASUN JASANGARRIA"ren inguruan burutu Duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu zituzten eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu zizkieten udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin ziren galderei erantzuten saiatu ziren eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan zieten ikasleei.   Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu zituen ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei  ere eskerrak eman egin duten lanarengatik! 

                          MILA ESKER !!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario