txokoberdea@mlarramendi.com

2015/09/28

HASI GARA MARTXAN!!!

Dagoeneko badira egun batzuk  2015-16 ikasturtea hasi dugula eta TXOKO BERDEA ere hasi da martxan!!!!

LEHEN HEZKUNTZAKO gela bakoitzeko EKOarduradunaren aukeraketa egin dugu eta honako hauek izango dira aurten:

LMH1: Irati Perez
LMH2: Andoni Lopetegi
LMH3: Celia Jimenez
LMH4: Leire Iglesias
LMH5: Marin Barba eta Gorka Garcia
LMH6: Maitane Picabea eta Lander Alvarez

 Aurreko astean egin genuen 1.BILERA eta hauek dira bilera honetan aipatutako puntuak:

 1- Datorren asteazkenetik aurrera FRUTAREN EGUNAREN lehiaketarekin hasiko gara. Gela bakoitzeko  kortxoan zintzilikatuta daude taulak. Frutaren eguneko kartel haundi bat ere jarri dugu sarrera nagusian denen artean zaindu behar duguna. Hiruhilabetero irabazle bat egongo da  eta kurtso bukaeran sari nagusia gelarik osasuntsuenarentzat (oparia zehaztu gabe oraindik...)
2- Ikastetxean zehar buelta bat eman dugu zakarrontzien egoera nolakoa den eta interrutoreetako marrazkiak nola dauden ikusteko. Patio handian ere egon gara eta lurrean zabor asko ikusi ditugu eta zaborrontzietan ez direla zakarrak ondo botatzen ere ikusi dugu. Beste dokumentu bat ere banatu diet zakarrontzi bakoitzera zer bota behar den gogorarazteko... eta txoko berde handian ere jarriko dugu berriro. GAUZA BAKOITZA BERE LEKURA izango da lema.
3- Kurtso honetako gaia nagusia HIRI, AUZO JASANGARRIA izango da, orain arte landutako gaiak bere osotadunean hartzen dituen gaia, eta laster hasiko gara buru belarri gai honen lanketan.

MILA ESKER EKOarduradunei eta SEGI HORRELA!!!