txokoberdea@mlarramendi.com

2015/10/05

BIZIKLETEN APARLEKUAREN ITXURA BERRIA

Ikusi al duzue beheko ikastetxeko bizikleten aparkalekuaren itxura berria???
Ezin hobeto gelditu da!!! Lan polita!!!
MILA MILA ESKER ARTISTARI!!!



GOGORATU: ASTEAZKENETAN FRUTAREN EGUNA!!!

Ikasteak ere nekea sortzen du eta oso garrantzitsua da goiz erdian , atseden garaian, hartzen dugun mokaua. Baina beti ez ditugu gure gorputzerako osasuntsuenak diren produktuak jaten eta lehen eskolara eramaten ziren txokolate, txorizo eta beste produktu naturalez egindako "bokatak", bertan behera utzi  ditugu eta haien ordez koipe gehiegi duten opilgintza industrialeko produktuak agertu dira, ikasleen arteko gizentasun eta beste arazo mediko batzuk sortzen direlarik.

Horregatik, Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien  hamaiketarako fruta ekar dezaten animatzeko asmoz, martxotik aurrera ASTEAZKENEro FRUTAREN EGUNA ospatuko dugu.

Ikasturte honetan gainera kartel berria daukagu eta hiruhilabeteko gela osasuntsuenak hemen argazkiak ateratzeko aukera izango du errekonozimendu bezala.