txokoberdea@mlarramendi.com

2015/11/09

AZTERKOSTA: ITSASMINEZ TXOTXONGILO IKUSKIZUNA



Gaur goizean   Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko gelako  eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dute. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu dituzte.
Hona hemen laburpentxo bat:
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!





Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE  ETA  ZAINDU BEHAR DITUGU!!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario