txokoberdea@mlarramendi.com

2015/12/22

“Dbus eta Gabonak”, 9º haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Bederatzigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 2.451 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. 

Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte hartu dute lehiaketa honetan eta emaitza bikana lortu dute gainera. Abenduaren 19an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu zen eta hauek dira gure txapeldunen marrazkiak:

- 3º Saria: Sabina Martínez Castiella, 11 urtekoa, B maila (9 urtetik 12 urte bitarte) Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta. 


Eta finalistak: Amaia Bardaji 

eta Eder Zabalza





ZORIONAK!!!!!!!


MARRAZKIEN ERAKUSKETA
 Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta pasealekua, 7).
 ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
 LEKUA: ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA
DATAK: Abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era
Larunbata: 17:00etatik 21:00etara
Igandea: itxita
(Itxita: abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 5)

INFORMAZIO GEHIAGO:  
http://www.dbus.eus/berriak/dbus-eta-gabonak-9o-haurrentzako-marrazki-lehiaketaren-sari-banaketa/

No hay comentarios:

Publicar un comentario