txokoberdea@mlarramendi.com

2016/11/10

HAUR HEZKUNTZAN HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Dakizuen bezala, Haur Hezkuntzan  HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten saiatzen gara egunero  eta ez dugu Lehen Hezkuntzan bezala frutaren egunik eta frutaren lehiaketarik.
Egunero- egunero gailetak eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
    Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.

AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAMAIKETAKO OSASUNTSUA EGITEN!!!







UDAZKENEKO MERIENDA HH4

Udazkena gaiaren barnean 4 urtekoak jarduera ugari burutzen ari dira ikastolan.
Udazkeneko fruituekin esaterako, merienda goxo-goxoa egin zuten gelan bertan. 
Behin fruitu guztiak identifikatu eta bere izenak jarri ondoren, andereñoen laguntzarekin merienda prestatzeari ekin zioten; fruituak zuritu, zatitu, ontzietan banatu, mahaian jarri eta garrantzitsuena JAN!!!
Oso goxoa zegoen dena!
Zein garrantzitsua den garaiko fruituak garaian jatea!



2016/10/18

4. MAILAKOAK HASI DIRA BARATZEAN LANEAN!

      Azkeneko ikasturtean bezala, urritik maiatzera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek asteazkenetan Lugaritzeko terrazako baratza lantzeko aukera izango dute CRISTINA ENEAko etxEKOlanda egitasmoaren barruan. 
     Bertan, baratzeko fruitu eta barazki ezberdinen izenak eta zein garaikoak diren, hauen zikloa nolakoa den, konposta egiten... ikasiko dute. Gainera, saioak oso praktikoak izango dira eta gure ikasleek baratza gertutasunetik lantzeaz gain uzta bilduko dute eta saio hauetan landutakoa, ontzietan etxera edo eskolara eramateko aukera izango dute.
     Laster jarriko ditugu lehenengo saioetako argazkiak.

ANIMO eta EKIN LANARI!!!


2016/10/17

ARGAZKI LEHIAKETA

Dakizuen bezala aurtengo gaia BIOANIZTASUNA da. 
Gaiarekin batera eta gure eskolako ikurrarekin lotuta argazki lehiaketa bat antolatzea bururatu zaigu.
Urtean zehar txoko berdera txokoberdea@mlarramendi.com  iristen diren argazkiekin lehiaketa bat egingo dugu.
Argazkietan eskolako ikurra azaldu behar da, gure ingurune eta naturan txertatua.
Jasotako argazkiekin erakusketa bat  antolatuko dugu eta argazki politenak sari bat jasoko du.


Animatu!!!







2016/10/10



"Olagarroaren bila"

Bizkaiko Golkoan filmaturiko bide
oa da. Olagarro baten atzetik igeritan gure kostaldeko urazpiko altxorrak ezagutzeko aukera paregabea daukagu. 







2016/09/27

2016-17 IKASTURTEKO GAIA: BIOANIZTASUNA

Urtero bezala gai berria daukagu ikasturte honetarako:


 BIOANIZTASUNA 

 Laster hasiko gara buru belarri gai honen lanketan, baina aurrerapen gisa beheko bideoa interesgarri hau uzten dizuegu!




2016/06/16

"BIDE HEZKUNTZA" SARIAK BANATU DITUZTE

     Eneko Goia Alkateak, Udaleko hainbat zinegotzirekin batera,
 'Bide Hezkuntza' sariak banatu ditu asteazken goi honetan. 
Donostiako ikastetxeetako, 9 eta 12 urte bitarteko, 16 ikasleen 
marrazkiak izan dira sarituak.
Badira 23 urte Udaltzaingoan talde batek diharduela
Donostiako ikasleentzako Bide Segurtasunari buruzko
 ikastaroak eskaintzen. 
Aurten LHko 42 ikastetxetan egon dira, baita DBHko institutu 
batzuetan ere.
Urtero bezala gure ikastetxeak ere lehiaketa honetan parte 
hartu du eta nahiz eta saririk ez irabazi 6. mailako gure ikasle
 SABINA MARTÍNEZ CASTELLAren marrazkia 16 aukeratuenen
 artean izendatua atera da.
ZORIONAK SABINA!!!

2016/05/29

2015-16 IKASTURTEKO GELA OSASUNTSUENAREN SARIA: TALO TAILERRA

Esan bezala 2015-16 ikasturteko GELARIK OSASUNTSUENA 2. mailakoak izan dira.
Horregatik merezitako sari bat izan zuten ostiralean: TALO TAILERRA.
 Arditurriko Itsaso eta Ane  etorri ziren tailer hau ematera  eta elikadura osasuntsu eta jasangarriaren inguruko azalpen interesgarri bat eta taloaren jatorri eta zenbait esplikazio eman ondoren taloak egiten irakatsi zien txapeldunei.  
Ondoren bakoitzak bere taloa egiteko aukera izan zuten eta txokolatea jarri ondoren, askari ezin hobea egin zuten.

MILA ESKER ITSASO eta ANE eta ZORIONAK 2. MAILAKOEI!!!










2016/05/18

UDALBATZA

      Gaur goizean Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA ospatu da. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkateak, Eneko Goiak udaleko Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "HIRI, AUZO JASANGARRIA"ren inguruan burutu Duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.   Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei  ere eskerrak eman egin duten lanarengatik! 







2016/05/16

GELA OSASUNTSUENA

Dagoeneko maiatzan gaude eta laister izendatuko dugu 2015-16 ikasturteko GELARIK OSASUNTSUENA.
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek bikain ari dira helburu hau lortu nahian eta LEIRE DEL VALLEk lagunak animatzeko honako kartel hau egin du.

SEGI HORRELA!!!

IBAILADE: ERREKA MARI

        Euskal Herrian oraindik lamiak bizi al dira? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatu egin ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatu digu gaurkoan Haur Hezkuntzako  3, 4 eta 5 urtekoei ENKARNI GENUAK, LARRAMENDIko irakasle ohiak.

 ERREKA MARI, EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMIA.





2016/05/10

3 URTEKOAK 4.MAILAKOEKIN LUGARITZEKO BARATZAN

         Gaur goizean 3 urteko ikasleak 4.mailakoekin Lugaritzeko baratzera joan dira. Izan ere, 3 urtekoak baratzaren gaia lantzen ari dira  hilabete honetan ikasgelan eta bixita hau ezinbestekoa zen.
4. mailakoak irakasle ezin hobeak izan dira gure txikientzat: ze barazkiak diren, nola landatu dituzten, zer behar duten hazteko... gauza pila bat azaldu dizkiete. 
         Gainera, gure txikiek kalabazin edo kuiaren haziak lorontzi batean landatzeko aukera izan dute eta poz pozik eraman dituzte hauek gelara.
Asko gustatu zaie baratza umeei eta asko ikasteaz gain primeran pasa dute!!!

Mila esker 4. mailakoei erakutsitako guztiarengatik!!!

Begira atera ditugun argazkiak:






                                                                                ARGAZKI GEHIAGO