Apirilaren 28an eta 29an 6. mailakoek DONOSTIATIK zehar II. BIZIKLETA IBILBIDEa egingo dute.
Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin batera, eta hiriko bidegorriak kontuan hartuta noski,
beraiek antolatu eta adostu dute egingo duten buelta
Gainera, aurretik bizikleta mekanikaren tailerra eginda daukate, bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza landu zutelarik bertan, ibilbide honetan eta etorkizun batean gerta daitezken arazoen aurrean zer egin jakiteko.
Eduki hauek ikasi zituzten tailer honetan:
- Bizikletaren atalak ezagutu.
- Gurpileko atalak ezagutu eta zulaketak konpontzea.
- Balaztak egokitzea.
- Kate ateratzeak eta apurketak konpontzea.
- Oinarrizko mantenimendua egitea.
Benetan interesgarria tailerra. Mila esker Xabi erakutsitako guztiarengatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario