txokoberdea@mlarramendi.com

2016/04/20

LEHEN HEZKUNTZAKO ESKOLEN ARTEKO FOROAK

     Gaur goizean, apirilak 20,  GORKA GARCIA eta MAITANE PICABEA (3.zikloko ordezkari bezala), LEIRE IGLESIAS eta CELIA JIMENEZ (2.zikloko ordezkari bezala) eta ANDONI LOPETEGUI eta IRATI PEREZ (1.zikloko ordezkari bezala)  Cristina-Eneara joan dira Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar  HIRI, AUZO JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte. 
     Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko marrazki lehiaketako marrazki irabazlea izendatu dute zozketa baten bidez. Maria Reinako ikasle bat suertatu da irabazle.
      Denborarekin ibili garenez Tabakaleran ere izan gara eta pare bat argazki atera ditugu goiko terrazan.

LAN BIKAINA EGIN DUTE GURE EKOARDURADUNEK! ZORIONAK!
















No hay comentarios:

Publicar un comentario