txokoberdea@mlarramendi.com

2016/05/29

2015-16 IKASTURTEKO GELA OSASUNTSUENAREN SARIA: TALO TAILERRA

Esan bezala 2015-16 ikasturteko GELARIK OSASUNTSUENA 2. mailakoak izan dira.
Horregatik merezitako sari bat izan zuten ostiralean: TALO TAILERRA.
 Arditurriko Itsaso eta Ane  etorri ziren tailer hau ematera  eta elikadura osasuntsu eta jasangarriaren inguruko azalpen interesgarri bat eta taloaren jatorri eta zenbait esplikazio eman ondoren taloak egiten irakatsi zien txapeldunei.  
Ondoren bakoitzak bere taloa egiteko aukera izan zuten eta txokolatea jarri ondoren, askari ezin hobea egin zuten.

MILA ESKER ITSASO eta ANE eta ZORIONAK 2. MAILAKOEI!!!










2016/05/18

UDALBATZA

      Gaur goizean Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA ospatu da. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkateak, Eneko Goiak udaleko Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "HIRI, AUZO JASANGARRIA"ren inguruan burutu Duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.   Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei  ere eskerrak eman egin duten lanarengatik! 







2016/05/16

GELA OSASUNTSUENA

Dagoeneko maiatzan gaude eta laister izendatuko dugu 2015-16 ikasturteko GELARIK OSASUNTSUENA.
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek bikain ari dira helburu hau lortu nahian eta LEIRE DEL VALLEk lagunak animatzeko honako kartel hau egin du.

SEGI HORRELA!!!

IBAILADE: ERREKA MARI

        Euskal Herrian oraindik lamiak bizi al dira? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatu egin ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatu digu gaurkoan Haur Hezkuntzako  3, 4 eta 5 urtekoei ENKARNI GENUAK, LARRAMENDIko irakasle ohiak.

 ERREKA MARI, EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMIA.





2016/05/10

3 URTEKOAK 4.MAILAKOEKIN LUGARITZEKO BARATZAN

         Gaur goizean 3 urteko ikasleak 4.mailakoekin Lugaritzeko baratzera joan dira. Izan ere, 3 urtekoak baratzaren gaia lantzen ari dira  hilabete honetan ikasgelan eta bixita hau ezinbestekoa zen.
4. mailakoak irakasle ezin hobeak izan dira gure txikientzat: ze barazkiak diren, nola landatu dituzten, zer behar duten hazteko... gauza pila bat azaldu dizkiete. 
         Gainera, gure txikiek kalabazin edo kuiaren haziak lorontzi batean landatzeko aukera izan dute eta poz pozik eraman dituzte hauek gelara.
Asko gustatu zaie baratza umeei eta asko ikasteaz gain primeran pasa dute!!!

Mila esker 4. mailakoei erakutsitako guztiarengatik!!!

Begira atera ditugun argazkiak:






                                                                                ARGAZKI GEHIAGO

2016/05/03

BIZIKLETA IRTEERA (LMH 6)

Apirilaren 28 eta 29an 6. mailako ikasleek BIZIKLETA IRTEERA bat egin zuten. 9:15etan ikastetxetik atera eta buelta polita eman zuten Donostiako bide gorrietatik barrena.
Mugikortasun jasangarriaren eta bide hezkuntzaren inguruan eskolan ikasitako guztia (trafiko seinaleak, bizikleta mekanika tailerra, segurtasun arauak...) praktikan jartzeko aukera izateaz gain, esperientzia polita bizitu zuten gure ikasleek!!!

         Hemendik eskerrak eman irteera hau aurrera eramateko hainbeste lagundu zuten irakasle eta kirol monitoreei!!! MILESKER!

 Hona hemen irteera honetako argazkien aurrerapen bat: