txokoberdea@mlarramendi.com

2017/10/03

GAI BERRIA ETA EKO ARDURADUNAK

Txoko berdean hasi gara martxan!

 Aurten BIODIBERTSITATEA eta KULTUR ANIZTASUN KULTURAL gaia landuko dugu.

 Lasai izen potoloa  baina denon artean emango diogu buelta.

Dagoeneko hasi gara ikastetxe barruko lana antolatzen eta gelako EKO arduradunak izendatu ditugu:
Liher, Martin, Enara, Sara, Laia,  Nora eta Alex dira aurtengo EKO arduradun berriak.


 FRUTAREN EGUNAREN lehiaketarekin hasi gara dagoneko. Gela bakoitzeko  kortxoan zintzilikatuta daude taulak eta EKO arduradunen ardura izango da asteazkenero beraien gelako zenbaketa egitea. Hiruhilabetero irabazle bat egongo da  eta kurtso bukaeran sari nagusia gelarik osasuntsuenarentzat (oparia zehaztu gabe oraindik.

Bestalde  txoko berderako argazkiakmarrazki lehiaketa, GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA  kanpaina aurrera eraman, patioa, komunak eta eskola garbia mantendu, zabor bilketa egokia egin (papera, plastikoa, errefusa)... Lan handia daukagu aurrera eramateko ikusten duzuen bezala

Bukatzeko aurten landuko dugun gaiaren inguruko bideo bat uzten dizuegu ikusgai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario