txokoberdea@mlarramendi.com

2017/11/17

FRUTAREN TAILERRA 5 URTEKO GELAN




Kaixo lagunak!

Azaroaren 15ean, asteazkenean, sorpresa bat izan dugu Haur Hezkuntzako bost urteko gelan. Ikasle baten ama etorri da gurekin fruta tailerra egitea. Mila esker Noelia etortzeagatik, primeran pasa dugu!! Fruta tailer bat egitea gomendatzen dizuegu, osasungarria izateaz gain, oso dibertigarria baita.

Gogoratu fruta oso garrantzitsua dela dieta osasungarria bat izateko. J





















2017/11/15

Plan berdeak

Jolas libreak: zergatik eta nola?


Informazio guztia zuzen ikusteko, behean klikatu..
Para ver correctamente toda la información, pulse abajo.
  

2017/11/14

Jolas librea: zergatik eta nola?

Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako.Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara.
Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.

Ordutegia

  • 12:30-13:30 (Euskaraz)
  • 17:30-18:30 (Gazteleraz)
DOAN!

Promozioa: Eki-ren bazkide txartela

ESKAINTZA BEREZIA: 2017ko irailak 1etik abenduak 31
  • Haur 1: 60€ (2018tik aurrera 75€)
  • 2 anai-arreba edo gehiago: 99€ (2018tik aurrera 115€)

Bazkide izatearen abantailak

  • Sarrera dohainik urte osoan
  • Dendako produktuetan %10eko deskontua
  • Urtebetetze festetan %50eko deskontua
  • Bisita gidatu (ordu 1) edo ordu bateko tailer bat doan heldu batentzat (talde bat badago)
Nola eskuratu txartela? http://bit.ly/2gZZHUJ

NEGULEKUAK! Izen ematea irekita

Neguan bizidunak lozorroan sartzen direla? Ekogunean inoiz baino esnatuago gaude! Bi asteetan zehar adin guztientzako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, negua izanik ardatz nagusia eta Ekoguneko eremua jolastokia.
Neguan gure abeletxeko animaliek zer egiten duten ikusiko dugu, Ipar Haizearen bisita jasoko dugu, neguko olinpiadetan hartuko dugu parte eta nola ez, hotz handia bada, gure Haur Parkea eskura izango dugu. Zatoz, eta ez gera lozorroan!
Bi txanda: abenduaren 26-29 eta urtarrilaren 2-5
Ordutegia: 9:30-13:00
Izen-emateak hemen: http://bit.ly/2AEiYDZ
Lekua
Lugar
Harremanetarako
Contacto
Rekalde - Hernani errepidea z/gabe
(GI-2132, 2.km-a)
T. 943 552 020
E. ekogunea@ekogunea.eus
www.ekogunea.eus


ANIZTASUN kULTURALA



Aniztasun kulturala nondik nora dijoa jakiteko, hemen duzue bideoa lagungarria egingo zaizue.


https://www.youtube.com/watch?v=VuTe5SiAyb4&authuser=0

2017/11/10

HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA HHn

Haur Hezkuntzan  ez dugu Lehen Hezkuntzan bezala frutaren egunik eta frutaren lehiaketarik . Izan ere, HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten saiatzen gara beti. 
Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
    Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.

AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAIN HAMAIKETAKO OSASUNTSU GOXOAK EGITEN!!!