txokoberdea@mlarramendi.com

2014/03/31

HAUR HEZKUNTZAN ERE HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA


         Haur Hezkuntzan ere HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten dugu. Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
    Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
                          SEGI HORRELA!!!!                           


2014/03/19

GET RECYCLING!!!


Ikusgarriak eta orijinalak 5. mailakoek INGELESEan egin dituzten hormairudiak! Ingeleseko hiztegi pila ikasteaz gain berziklatzeko pautak ere errepasatu dituzte!

 ZORIONAK!!!








2014/03/06

GORA GURE ENERGIA!!!

Gaur goizean Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek “Gora Gure Energia” kanpainan parte hartzeko aukera izan dute, Naturgasen eskutik.
Bertan, bi begirale  eta Juan Volcan, Vera Ribera, Tomás Biomás, Lolo Eolo eta Nano Solanok gidatuta bidai ikaragarri bat egin dute ENERGI BERRIZTAGARRIEN mundu desberdinetatik: biomasa, eolikoa, eguzki-termikoa eta fotoboltaikoa, hidroelektrikoa eta geotermikoa…  Ikasleek ohiko energia- sisteman ezagutzeaz gain bestelako sistemak ere ezagutu dituzte, energi berriztagarriak, alegia.
Horrela gure esku dauden energia berriztagarrien kontzientzia hartu dute eta etorkizunari begiratzen ikasi behar dugulaz konturatu dira. Izan ere, energia iturri batzuk amaitzear daude eta beste batzuk oso kaltegarriak dira gure planetarako, etorriko diren belaunaldiekin Lurra zaintzeko konpromesua hartu behar  dugularik.

                                                    
                                          ARGAZKI GEHIAGO (5.MAILA) 

                                          ARGAZKI GEHIAGO (4.MAILA)

BARATZEAN LANEAN (OTSAILA)

                                                       ARGAZKI GEHIAGO