txokoberdea@mlarramendi.com

2015/12/22

“Dbus eta Gabonak”, 9º haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Bederatzigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 2.451 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. 

Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte hartu dute lehiaketa honetan eta emaitza bikana lortu dute gainera. Abenduaren 19an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu zen eta hauek dira gure txapeldunen marrazkiak:

- 3º Saria: Sabina Martínez Castiella, 11 urtekoa, B maila (9 urtetik 12 urte bitarte) Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta. 


Eta finalistak: Amaia Bardaji 

eta Eder Zabalza





ZORIONAK!!!!!!!


MARRAZKIEN ERAKUSKETA
 Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta pasealekua, 7).
 ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
 LEKUA: ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA
DATAK: Abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era
Larunbata: 17:00etatik 21:00etara
Igandea: itxita
(Itxita: abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 5)

INFORMAZIO GEHIAGO:  
http://www.dbus.eus/berriak/dbus-eta-gabonak-9o-haurrentzako-marrazki-lehiaketaren-sari-banaketa/

2015/12/18

2015/12/14

GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA!


     Urtero urtero Abenduaren 24ean, 
eguerdiko 12.15an Antiguoko Eliz aurreko enparantzan biltzen gara LARRAMENDIKO haur, gazte, irakasle eta gurasoak eta ohiturari jarraituz betiko bueltatxoa ematen dugu Antiguoko kaleetan zehar: abestiak, kalejirak... eta amaiera emateko Txalupagillene Enparantzan Guraso Elkarteak antolatutako hamaiketako goxo bat izaten dugu.

    Aurten TXOKO BERDEAK ere egun horretan bere presentzia izango du. Izan ere azkeneko urteetan Guraso Elkarteak eskeintzen digun hamaiketako goxoaren ondoren plaza ez zela behar bezala gelditzen konturatu ginen: plastikozko edalontziak eta platerak edonon, lurra zaborrez beteta...

    Aurten buru belarri ari gara HIRI, AUZO JASANGARRIAren gaiaren inguruan lan eta lan eta han izango gara gure auzoa behar bezala zaindu eta uzteko.  

    Honetarako zuen laguntza ere ezinbestekoa izango da.

GOGORATU...


GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA!!!


     Todo los años el 24 de diciembre a las 12.15 nos reunimos los alumnos, los profesores y las familias de Larramendi en la Iglesia del Antiguo y damos comienzo a la tradicional gira por las calles del barrio: canciones, "kalejiras"... y como colofón un buen almuerzo en la Plaza de Txalupaguillene organizado por la Asociación de Padres y Madres del colegio. ¡Una mañana muy especial para todos!

     Pero en los últimos años nos hemos dado cuenta que después del rico almuerzo que nos ofrecen los del AMPA dejamos la plaza un poco descuidada: los vasos y platos de plástico esparcidos por cualquier sitio, el suelo lleno de basura...  Como todos bien sabéis este problema nos toca muy de cerca ya que este año  estamos trabajando en AGENDA 21 este tema, CIUDAD, BARRIO SOSTENIBLE. Por eso este año desde TXOKO BERDEA intentaremos que esto no suceda y que quede la plaza limpia. 
            ¡Para eso vuestra ayuda es indispensable! 

GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA!!!

TXOKO BERDEAren LOGO ETA MEZU BERRIA!!!

2015 urtea bukatzeko ez zaigu ezer falta eta TXOKO BERDEAK ondo hasi nahi du urte berria.
Horretarako logo eta mezu berria estreinatzen dugu. Hori bai gure hasierako esentzia ez dugu galdu eta aurten lantzen ari garen gaiaren inguruako, HIRI eta AUZO JASANGARRIA, slogan bat txertatu dugu bertan:
GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA!!!

Birziklatzearen garrantzia ere azpimarratu nahi genuen gure logoan eta horren islada argi izpien koloreak, gaikako bilketan erabiltzen diren ontzien koloreak, alegia.

Zuen gustokoa izatea espero dugu!

LMH 4. MAILAKOAK BARATZAN LAN ETA LAN!

     Azkeneko  ikasturtean bezala, azarotik maiatzera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek asteazkenetan Lugaritzeko terrazako baratza lantzeko aukera izango dute CRISTINA ENEAko etxEKOlanda egitasmoaren barruan. 
     Bertan, baratzeko fruitu eta barazki ezberdinen izenak eta zein garaikoak diren, hauen zikloa nolakoa den, konposta egiten... ikasiko dute. Gainera, saioak oso praktikoak izango dira eta gure ikasleek baratza gertutasunetik lantzeaz gain uzta bilduko dute eta saio hauetan landutakoa, ontzietan etxera edo eskolara eramateko aukera izango dute.
     Hona hemen 1. saioetako argazkiak eta kronika.
                                                                         IRAKURRI KRONIKA

2015/11/18

"DBUS eta GABONAK" MARRAZKI LEHIAKETA

Gaur bertan bidali ditugu LEHEN HEZKUNTZAKO 2. mailako, 5. mailako eta 6 mailako ikasleen MARRAZKI BIKAINAK Dbusera!

OSO MARRAZKI POLITAK EGIN DITUZUE! ZORIONAK!

Ikusten da gogo eta esfortzu handia jarri duzutela marrazki hauetan eta hori nabari da emaitzean! 


GOGORATU!!! SARI BANAKETAren EKITALDIA ABENDUAREN 19an, LARUNBATA , goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNACen aretoan.

Sariak:

Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
  • Lehen saria: 2016ko 6 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
  • Bigarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
  • Hirugarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke. Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

DONOSTIA SUSTAINABLE CITY

Hona hemen DBHko ikasleek ingeleseko arloan egindako hormairudi bikainak!
Lan hauek noski aurten lantzen ari garen HIRI, AUZO JASANGARRI gaiaren ingurukoak dira. Informazio eta aholku interesgarri asko jarri diztuzte. 
ZORIONAK eta SEGI HORRELA!


2015/11/09

AZTERKOSTA: ITSASMINEZ TXOTXONGILO IKUSKIZUNA



Gaur goizean   Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko gelako  eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dute. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu dituzte.
Hona hemen laburpentxo bat:
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!





Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE  ETA  ZAINDU BEHAR DITUGU!!!