txokoberdea@mlarramendi.com

2015/11/18

"DBUS eta GABONAK" MARRAZKI LEHIAKETA

Gaur bertan bidali ditugu LEHEN HEZKUNTZAKO 2. mailako, 5. mailako eta 6 mailako ikasleen MARRAZKI BIKAINAK Dbusera!

OSO MARRAZKI POLITAK EGIN DITUZUE! ZORIONAK!

Ikusten da gogo eta esfortzu handia jarri duzutela marrazki hauetan eta hori nabari da emaitzean! 


GOGORATU!!! SARI BANAKETAren EKITALDIA ABENDUAREN 19an, LARUNBATA , goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNACen aretoan.

Sariak:

Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
  • Lehen saria: 2016ko 6 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
  • Bigarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
  • Hirugarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke. Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario