txokoberdea@mlarramendi.com

2016/03/18

OKA JOLASAK

Aurreko ikastuerteetan bezala gure ikasleek AGENDA 21eko oka jolasekin ibiltzeko aukera izan dute. 
Jolas hauekin KONTSUMO JASANGARRIAren eta  ELIKADURA JASANGARRIAren gaien inguruko  gauza asko ikasteaz gain, primeran pasa dute! 
Hona hemen argazki batzuk:

3.MAILAKOAK:


4.MAILAKOAK:
                                       ARGAZKI GEHIAGO




HAMAIKETAKO OSASUNTSUA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzan  ez dugu Lehen Hezkuntzan bezala frutaren egunik eta frutaren lehiaketarik . Izan ere, HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten saiatzen gara beti. 
Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
    Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.

AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAIN HAMAIKETAKO OSASUNTSU GOXOAK EGITEN!!!



2016/03/17

GU NOLA ETORTZEN GARA ESKOLARA?

Beti bezala lan bikaina egin dute Lehen Hezkuntzako EKOarduradunek!

Hasteko, mugikortasunaren inguruan Heriz pasealekuaren egoeraren azterketa egin zuten eta ondorio batzuk atera zituzten.

Ondoren, inkesta baten bitartez beraien gelakideak eskolara nola etortzen direnen informazioa lortu eta datu guzti hauekin txoko berdean zintzilikatu dugun hormairudia osatu zuten.

Orain gure esku dago hau guztiaren hausnarketa egitea.

MILAESKER eta SEGI HORRELA!





2016/03/10

2. HIRUHILABETEKO GELA OSASUNTSUENA: 6. B

                   

                 ZORIONAK eta SEGI HORRELA!!!

LMH 5 AÑARBEN

Martxoaren 7an, astelehena, lmh 5. mailako ikasle eta tutoreak, goizez AÑARBEko uharka eta arratsaldez Astigarragan Añarbeko uren mankomunitateak duen araztegia bisitatu zituzten.

Egun umela, hotza, negu giro desatsegina. Ikusi eta ikasitakoak ordea, pena merezi izan zuen eta ihadanik gure iturriraino etortzen den uraren nondik norakoak, trataerak,…barneratuta ditugu. 
 URA, altxor preziatu horren inguruko kontzientziazioan beste urrats txiki bat emana dago.

                                                           ARGAZKI GEHIAGO

Bisitara joan baino lehen Matematika arloan irteeraren inguruko zenbait datu jorratu zituzten ikastetxean.
Interesgarriak benetan datu hauek eta guztiok hausnartzekoak:


Añarbe 

Eta bukatzeko Añarbeko uharkako bideo interesgarri bat uzten dizuegu: